Irakurketa Erraza
Klikatu hemen OACNAren liburuxka euskaraz ikusteko.
1. Zer da OACNA?
OACNA Nafarroak Irisgarritasun Kognitiboko Bulegoa da.
OACNAn desgaitasuna dugun
eta desgaitasuna ez dugun pertsonok
lan egiten dugu.
Bulego honetan lan egiten dugun pertsonok
mundua ulertzen errazagoa egiteko
gai ezberdinen inguruan formazioa jaso dugu.
Hauek dira eskaintzen ditugun zerbitzuak:
- Espazioak ebaluatzen ditugu,
hau da, eraikin baten barruan
leku batera hetza erraza den ala ez ikusten dugu. - Dokumentuak Irakurketa Errazera egokitzen ditugu,
hau da, dokumentuak ulertzeko errazak izan daitezen
egokitzen ditugu. - Irakurketa Errazean dauden dokumentuak
balioztatzen ditugu,
hau da, testuak ulertzen errazak diren ala ez ikusten dugu. - Eta beste gauza batzuk gehiago.
2. Zergatik da garrantzitsua Irisgarritasun Kognitiboa?
Pertsona guztiok informazioa ulertzeko,
komunikatzeko eta inguratzen gaituen munduan
parte hartzeko eskubidea dugu.
Eskubideak pertsona batek egin ditzakeen gauzak
eta gainontzekoek errespetatu behar dituztenak dira.
3. Norentzat da Irisgarritasun Kognitiboa?
Osasunaren Mundu Erakundeak dio
mundu osoan 10 pertsonetatik pertsonek
inguratzen dituen munduaren informazioa ulertzeko
zailtasunak dituztela.
Irisgarritasun kognitiboa ona da:
- Desgaitasun intelektuala
edo garapenaren nahasmendua duten pertsonentzat. - Adineko pertsonentzat.
- Orain dela gutxi beste herrialde batetik etorri diren
eta hizkuntza kontrolatzen ez duten pertsonentzat. - Irakurketan, idazketan
eta kalkuluan zailtasunak dituzten pertsonentzat. - Eta beste askorentzat.
4. Zer egiten dugu OACNAn?
OACNAn gure bezeroei
ondorengo zerbituz hauek eskaintzen dizkiegu:
Irakurketa Erraza
Dokumentuak egokitu eta balioztatzen ditugu
ulermen zailtasunak dituzten pertsonek
informazioa eskuragarri izan dezaten.
Irisgarritasun Kognitiboa espazioetan
Erakunde, instituzio eta enpresen eraikinen
Irisgarritasun Kognitiboa ebaluatzen dugu.
Horrela ulermen zailtasunak dituzten pertsonak autonomoagoak dira parte hartzeko
eta haien espazio, produktu eta zerbitzuak erabiltzeko.
Formazioa
Mundua pertsona guztientzat
ulertzen errazagoa izan dadin
kurtsoak ematen ditugu.
Hauek dira ematen ditugun kurtsoetako batzuk:
- Desgaitasuna duten pertsonei beharrei nola erantzun.
- Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak.
- Testuak Irakurketa Errazera nola egokitu.
- Eta beste gauza batzuk gehiago.
Inklusioa
Desgaitasuna duten pertsonak
gizartearen barne egon daitezen
lan egiten dugu.
Horregatik beste entitate batzuekin batera lan egiten dugu
eta sentsibilizazio ekintzak egiten ditugu
gizarteak desgaitasuna duten pertsonak ezagutu ditzan.
Irisgarritasun Unibertsala
OACNA Navarra Más Accesible plataformaren barruan dago.
Navarra Más Accesibleren barruan
elkarte ezbberdinak gaude
eta guztion artean
Irisgarritasun Unibertsala eskaintzen dugu,
hau da, pertsona guztientzako irisgarritasuna.
Navarra Más Accesibleren barruan
elkarte hauek gaude:
- COCEMFE: irisgarritasun fisikoa eskaintzen du.
- Eunate: entzumen irisgarritasuna eskaintzen du.
- Fundación Iddeas: ikusmen irisgarritasuna eskaintzen du.
- ANFAS: irisgarritasun kognitiboa eskaintzen dugu.
5. Kontaktua
OACNAren arduraduna
Sonia Ganuza da.
Soniarekin hitz egiteko:
Deitu 948 27 50 00 telefono zenbakira.
Idatzi mezu bat
s.ganuza@anfasnavarra.org helbidera elektronikora.
ANFASen web orrialdea ikusteko
klikatu esteka honetan:
https://www.anfasnavarra.org/
OACNA Iruéako Pintor Maeztu 2. zenbakian dago.


